Occitan journalist Paulette Bernège in her kitchen (1930). Photo: J. Juny. Harvard University
_________________________________________________________________________
_________________________________________________________________________
Honako hauek ditut isiltasunaren mugarri:
hozkailua, harraska eta labea, iparrean;
arasa eta kaleko atea, ekialdean;
trastegela, mendebaldean;
eta euskal paisaien egutegia dituen horma, hegoan.
Erdigunean hazten naiz, arbola gardena baldosa batean.
Baldosapean, leize bat hedatzen da,
mintzairaren zeinu zurtzak negu-lore dituen desegitura.
Mataza bat gomutarazten dute, pintore baten kapritxoa.
Haizeak burua eztitzen badit,
sustraiñoren bat azaleratu, eta gora egiten dit altzora,
eradoski dezadan.
Sukaldeetako isiltasun goizekoa.
Fertilitatearen geografia.