LABLIT TALDEA
AYMERICH, Sílvia. Bartzelonako Unibertsitatetik lizentziatua da Anglogermaniar Filologian eta Biologia Zientzietan, Perpiñaneko Unibertsitatetik itzulpengintzan diplomatua eta Erresuma Batuko Open Universitytik masterra. Frantsesetik eta ingelesetik autore batzuen obra batzuk itzuli ditu. Idazle moduan, poema-bilduma La meva Europa (Amadeu Oller saria 1985), Berlín Zoo (Cassà saria 1991) eta Els déus de Califòrnia (Ciutat d’Elx saria 1993) beste batzuen artean argitaratu du. Eduki zientifikodun narratiba esparruan Ulls de pantera (1994), Gelati! (1998) eta Roger d’Orlhac (2009) gazte eleberrien autorea da, espainierara itzulita. 2012ko urrian Le Pan des Muses nazioarteko aldizkariak, beren poemen hautaketa bat, autorearen beraren bertsioan, argitaratu dueta autorearen bertsio ingelesean Malpaís Review aldizkarian (2013). Egun, Kataluñako Kultura Sailak lagunduta lablit eta generori buruzko ikerketa bat egiten ari da.
BEAULIEU, Hélène. Itzulpengintzan eta Fisikan diplomatua eta Quebeceko Laval Unibertsitatetik hizkuntzalaritzan masterra dauka. 90. hamarkadaren hasieran, Bartzelonako Unibertsitatean Joan Solàk zuzendutako mintegi barruan Gaur eguneko lexikografia kataluniarrari buruz (Joan Solà (ed.), 1992) lan taldean parte hartu zuen. Hizkuntzalari moduan, Andriu Lagardarekin parte hartu du Dictionnaire Occitan-Français, français-occitan (1996) hiztegia egiteko. 1997tik “Solaris” eduki zientifikoa daukan eleberri bildumaren sustapenean parte hartzen du ingelesera eta frantsesera sinopsiak itzuliz, Panther Eyes eta Roger d’Aurillac hain zuzen ere. 2002 urtetik, Washingtonen itzultzaile-orraztaile bezala lan egiten du Estatu Amerikarren Erakundean (OAE). Orain autorearekin batera, Quebecen kokatutako gazte lablit eleberriaren moldapen bat prestatzen ari da.
CENTELLES, Josep-Joan. Bartzelonako Unibertsitateko Kimikan doktorea eta Biokimika eta Biologia Molekular Departamentuko irakasle titularra da. Biokimika Integratiboa eta Minbiziaren Terapia Taldean ikerketa lanak egiteaz gain, Berrikuntza Irakaskuntzako Taldeko (QISU: Química en la interfase Secundaria Universidad) partaidea da. 2003tik “Fem Química al Laboratori” Batxilergoan egiten diren esperimentuei buruzko hausnarketa Jardunaldietan parte hartzen du. Aldi berean, testu zientifikoak itzuli ditu, alemanieratik hain zuzen. Izan ere, 2008an “Bioquímica: fundamentos para medicina y ciencias de la vida” eta “Biotecnología para principiantes”. Erronken eta hizkuntzen kartsua izanda, errusiera, japoniera eta arabiera ikasi ditu. Lablit taldeari dagokionez, Roger d’Orlhac (2009), Roger de Aurillac (2010) izenburuarekin argitaratuta espainolez, gazte eleberriaren, Pere Roigen lekukoa hartuta, egile zientifikoa da.
LAGUNTZAILEAK:
COSTAFREDA, Virgínia. Bartzelonako Unibertsitatetik Biologia Zientzietan eta Historian lizentziatua eta, kataluñera irakaslea Unibertsitate Autonomoan da. URTX aldizkarian idatzi ohi du. Isona i la Conca Dellà vistes per Josep Boixadera (2000) liburuaren egilekidea da. “Panteraren begiak” (1998) eta Gelati! (2007) eleberrien gida didaktikoa egiten lagundu dio Silvia Aymerichi. Gaur egun, jarduera horiek tartekatzen ditu irakaskuntzarekin Bigarren Hezkuntzan.
FABRÉS, Núria. Bartzelonako Unibertsitatetik Pedagogian lizentziatua, “Professeur des Écoles” Montpellierreko Unibertsitatetik eta Bartzelonako Unibertsitate autonomotik Pedagogia Terapeutikoan eta testuen zuzenketan Masterra. Andereño moduan lan egin du hainbat eskolatan Kataluñan baita Ipar Kataluñan ere. Irakurketa eta idazketa didaktikari buruzko ikastaroak eman ditu. Haur eta gazte literaturaren itzultzailea, hizkuntza irakaskuntzarako material interaktiboa eta liburuak argitaratu ditu. Pere Roigen eta Jordi Fonten “Apín Capón” elaberritxoaren espainierazko bertsioaren autorea da.
McNEERNEY, Kathleen. Nuevo Mexicoko (EEBB) Unibertsitatetik Filologia Erromanikoan doktorea, eta West Virginiako Unibertsitateko Atzerriko Hizkuntzak Departamentuan egiten du lan. Irakasle gonbidatua izan da Amerikako Unibertsitateetan zein Kataluñako esparru linguistikoan. Ikertzaile moduan, literatura kataluniarri buruzko ikerlan kritiko asko argitaratu ditu. Izan ere, Double Minorities of Spain (1994), Estatu espainoleko hizkuntza gutxituez emakumezko idazleen gida bio-bibliografikoaren, eta Visions and Revisions: Women’s Narrative in Twentieth-Century Spain (2008) liburuaren egilekidea da. Itzultzaile moduan, idazle kataluniar garaikide nagusien obrak argitaratu ditu ingelesez. Roger d’Orlhac gazteentzako elaberriaren bertsio ingelesaren autorea da.
QUESADA MENTXAKA, Iñigo. Bilbon jaio arren algortarra da. Txikitatik matematika ikasteko grina erakutsi zuen eta institutuan zegoenean matematika irakaslea izan nahi zuela ohartu zen. Euskal Herriko Unibertsitatetik matematikan lizentziatua da eta gaur Laudioko institutuko irakaslea da. Matematikaz gain, euskararekiko zaletasun handia du eta bi diziplina hauek uztartzerakotan “Grialeko kofradia” sortu zuen, hau da, Pere Roigen eta Jordi Fonten “Apín Capón” elaberritxoaren euskarazko bertsioa.
THOMAS, Joan okzietaniera irakaslea da. Frantziako Okzitaniako herri batean jaioa non okzitaniera da komunikatzeko erabiltzen den hizkuntza. Montpellierreko eta Tolosako Unibertsitateetan ikasi zuen. Ozitanieraren historiari buruzko okzitanieraz idatzitako tesi doktoral baten jabea da. Esparru akademiko horretan, aldizkari zientifikoetan artikulu asko argitaratu ditu. Ikerlan Okzitaniarrak Institutuko eta Ikerlan Okzitaniarrak Nazioarteko Erakundeko kidea da, aldi berean Collègi d’Occitàniako presidente-ordea ere bada. Gaur egun Roger d’Orlhac gazte elaberritxoa okzitanieratzen dabil.
Iradokizun linguistikoengatik eskerrak eman nahi dizkiegu: