Panteraren Begiak

Panteraren begien sinposia: 

Zer gertatu ahal zaizu ebaluazio pilo, erdi-eratuta daukazun rock talde bat, eta inor (zure aitak zeuri laguntzeko kontratatu duena) zure geneen ezkutukoak dauden sekretuak deskubritzeko gogoak pizten zaituen dauzkazunean?

 

Marcek baino hobeto inork ez daki eta, bere istorioaren hariari jarraituz, hurbil dauden genetikaren kontzeptuak ulertuko ditugu. Honela, ezaguera zientifiko batzuek gorpuztuko dute eta gure errealitatetik urrun dauden hitzak ezagutuko ditugu.

Ojos de P

                                         *         *        *

Esadazu eta ahaztuko dut.

Erakutsi eta seguru asko gogoratuko dut.

Konprometi iezadazu  eta ulertu egingo dut. 

Esaera txinatarra

 

 

1

 

            –Matematikak aspergarriak dira! Matematikak gorrotatzen ditut. Nik gustukoa dudana musika da, ulertzen?

            –Bai ba! Nik ere bai! Zer uste duzu, ba? Eskia eta marrubi-irabiakia… Baina badago gauza bat e-ba-lua-zioa izena daukana. Eta hurrengo azterketan zer jarriko duten jakiteko igarleen gaitasunak lortu arte, programa osoa ikustea beste erremediorik ez daukagu, ulertu?

 

Honi ez zioten esan beharrik ze gogorrak ziren matematikak! Biologiako lehen mailan oso zailak iruditu zitzaizkion. Matematikarekin gertatzen dena zera da, ulertzen ez baduzu zoratuta amaitzen duzula, baina gaiari heltzen badiozu, poz handia sentitzen duzu. Hala eta guztiz ere, hamaika bider azalduta ere, Lauri txoriburuak ez zuen sekula ulertuko.

 

         Begira, berandu da eta gaurkoz hemen utziko dugu. Ariketak zuk bakarrik egin behar dituzu berriro ere, emaitzak begiratu barik. Gai izango zara?

         Emaitzak begiratu barik? Tentagarria da emaitzak begiratzea…

         Bada, zuk ikusi, baina emaitzak begiratzeak ez du ezertarako balio.  

 

Une horretan logelako atea zabaldu zen eta Lauriren ama sartu zen. Emakumeak urratsak ematen zituela mahairantz ikustean Aitziber aulkitik altxatu zen berarengana hurbiltzeko, eta Laurik jantokira ihes egiteko eta telebista pizteko aprobetxatu zuen. Telebistaren bolumena igo zuen emakumeak ez entzutearren. Ez zeukan interesik entzuteko beraren kontra zelan gaizki esaka ari ziren. Oso ondo ezagutzen zuen lelo hura. 

         Zelan gaur? Zelan ikusten duzu?

         Apur bat galduta. Gainera, arreta mantentzea asko kostatzen zaio. Gaitasunak baditu, baina…

         Bai, badakit. Nik beti esaten diot: “Lauri, ikas ezazu. Badaukazu jada hamabost urte eta hepatitisa zela eta, kurtso bat galdu zenuen eta bizkortu ezean beste bat galduko duzu”. Dena den, berari musika baino ez zaio interesatzen… Horrek ez nau atsekabetzen, baina, besterik ez egitea! Nik jada ez dakit zer egin! Bere aitak dio jotzea debekatzea ikasten hasi arte.

         Ez dakit, baina kaltegarria izango litzatekeela uste dut, ikastea gorrotatuko bailuke.

         Baliteke arrazoia izatea. Gainera hain ondo jotzen du! Ez diozu inoiz entzun? Presa daukazu? Egon apur batean. Lauriii, Elisarentzat jo iezaiozu neskari!

 

Lauri telebista ikusten saiatu zen arren, belarri bat elkarrizketan zeukan jarrita. Amak bere musikarako gaitasunak laudatzen zituela entzun bezain laster komunera joan zen korrika.

 

         Ezin dut, komunean nago…

 

Diliz andereak Aitziberri begiratu zion burua alde batetik bestera mugituz eta aldi berean barre eginez.

 

         Funtsean lotsatia da…

 

Lotsatia? Emakume horrek ez zekien ze elementu zeukan etxean. Mutil hark aurpegi itzela zeukan! Klase partikularra jarraitu ahal izateko ez zen liburuak ekartzeko arduratzen. Aitziber ariketak eta problemak inprobisatzeaz nekatuta zegoen; azkenean bere diruarekin matematika liburu bat erosi zuen. Hori inolako ikaslerekin ez zaio inoiz gertatu!

 

Diliz anderea, agian, xarmangarria zen, baina apirilaren amaierara arte itxarotea egoera horri erremedioa ipintzeko arduragabekeria erakusten zuen. Egia zen Laurik kurtso bat galdu zuela gaixorik izateagatik, baina kurtsoa errepikatzeagatik alper bihurtu zela ezin zen sinestu. Mutil horrek bere bizitzan zehar ez zuen kolpe zorririk jo! Eta argi zegoen ez zuela egoera hori konpondu nahi. Jarrera aldatzen ez bazuen, ziur aski ikasteari uzteko behartuta izango zen. Bestalde, Aitziber ez zegoen prest denbora eta txistua galtzeko gaizki hezitako ume batekin.    

 Jarraitu behar da.

 

 

Go to Top